Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

ahaldaketa @boligorria

Ketamina kontsumitzea baimenduta dagoen taberna edo lokala.

ahaldatu @protoeuskaldun

yes, we can! #hautaprobak.

ahaldendu @RayChinasky

urruntzea posible denean.

ahalkola @jozulin

Edan dezakegun likido kolorgea, azukrea duten fruta edo landarezukuen hartzituak distilatuz lortzen dena.

ahalmehna @idatziz

Edozein egoeraren aurrean, "meh" esateko abilezia. #meh.

ahate itsusi @MikelPerez22

"h" hizkia ahoskatzearen aldekoa izateagatik euskaltzaindiak baztertu zuen hegazti mota,desagertzeko zorian dagoena.

ahatez ahate @joxe

Anatidoak era masibo eta basatian ehizatu beharrean, banan-banan biltzearen aldeko mugimendua XD.

ahatezaina @Txikillana

Biliek edo paitek ihes ez egiteko “palomita” motako harrapaketan aritzen den baserritarra.

ahazte-burua @demonocrazy

Egunerokotasunetik aldentzeko erabiltzen ditugun egunak.

ahaztek @idatziz

Zerbait/norbait ahazten laguntzeko teknologia sortzen duen enpresa mexikarra.

Honi buruz