Hitzokei » t

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

_tona @goioarana

1.000 kilo. Handitasuna adierazteko atzizkia. Adibidez: etxe hori kristona da.

taberna bikaina @joxe

Garagardo zuria eta gorria emateko txorrotak dituena.

tabernikola @ikerlauroba

beti poteoan dabilen izaki primitiboa.

taberno @OrokoR

Jebi ta Metal zaleentzako taberna.

tailandia @bedaio3000

Hego-ekialdeko Asiako XXXL estatua.

talardoa @bedaio3000

Eztarrian zauri larriak eragin ditzakeen alkoholdun edaria.

taloban @goioarana

muturreko talo jalea. Bakarrik taloa jaten duena. Afganistanen halako mordoa omen dago.

taloween @bedaio3000

Urriaren 31 gauean egiten den talo jate jaia.

tamalez @zaldieroa

Arto irinarekin egindako eta emaitza eskaxeko edozein ekimen.

tan-borreroa @ikerlauroba

heriotz zigorrera kondenatuak tanborraz akatzen dituen donostiarra.

Honi buruz