Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

arizona @bedaio3000

Euskaldunak munduan: Haritz ederrak dagoen tokia. #citybask.

arkadia @Txikillana

Greziako eskualdea, non artzainek bizimodu bukoliko okaztagarria daramaten.

arkaitz estiballet @luistxo

Bizkaiko dantzari txapelduna (ez nahastu Jon Maia bertsolariarekin!).

arkakuso @josunestilist

uso txikia #usomafia.

arkats @MikelPerez22

era eta kolore guztietako hutsak egiten dituen lapitz automatikoa.

arkaukaso @Kapittanttan

hamaika hizkuntz-familiatako hizkeratan mintzatzen diren xomorro goimenditar jauzizale hozkagile ttikiak.

arma hizkuntza @boligorria

Militarren altzoan ikasten den lengoaia.

armaginarreba @rentx

bikotekidearen ama aibartarra.

armairu @glekaroz

bi pistola eta fusil bat sartzeko adinako edukiera duen altzaria.

armairua @IriaEpaltza

zerbait bertan izkutatu ta3 aldiz arakatu beharreko arma zerbait hori berreskuratzeko. Irakeko armak brtan zeudela #diote.

Honi buruz