Jauntxoen mendeko zapalkuntza ilunetik irteteko gobernu-eza bultzatzen duen ekintza politikoa.
Ana izeneko euskal kantaria, Nori kasuan deklinatuta.
Anartzen jarraitzaile libertarioak.
Alderdi politikoen mendi sakratua.
Hauteskundeetan botoa ematera ez joan, mendira joan baizik, ta tontorrean dagoen buzoian botoa sartu.
Hauteskunde egunean bisitatu beharreko mendia #kutxidazubidea.
Zimurrik gabeko mendizaleen tontorrik gogokoena.
Tarteka erietxera eraman behar izaten duten kottadua.
Beti beste norbaiten edo zerbaiten azpitik doan ingeles euskalduna.
John Brownen seme nagusia. Breakdance dantzari trebea. #underground.