Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

amezkita @theklaneh

Amezketako musulmanek errezatzen duten lekua.

amodio @xuriken

Gorrotoa eta maitasunaren arteko erdibideko sentimendua.

amon behi bi @bedaio3000

Bizkaiko ganadu tratante rockarolleroen gerra oihua.

amona leher @OrokoR

Amona subertsiboa.

amonarrix @luistxo

Galiarren tribu ezaguneko telebista aurkezlea, eta hizkuntzaren defendatzailea.

amoniako @zerorajasoa

Amonaren errezetarekin etxean egindako garbigarria.

amor roto @AitorOgiza

Bizkaiko herria, nora joaten diren maitasun arazoak dituztenak.

amorebietan @OrokoR

Etak bietan ez jarrai, amore eman baizik, Zornotzan behintzat.

amoreman @zerorajasoa

Beti errenditzen den superheroia.

amoroto @martin_kitto

Maitasuna bere baitan duen Bizkaiko herria (hori bai, gaztelaniaz).

Honi buruz