Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

arranopolar! @hOOntza

Sekulako hotza egiten duela adierazteko erabiltzen den interjekzioa.

arrantza @txuriya

marinelek egiten dute,astoek ere bai,baina batez ere azken garaiotan Yolanda Barcinak dauka!

arrapostu @RayChinasky

Emakumezkoena baino hobeto ordainduta dagoen lanpostua, potroso batzuei potroetan jarri zaiela arrazoi bakarra izanik.

arrapostureoa @josunestilist

erantzun bat emateko itxura egin baina ezer esaten ez duen jarrera.

arras ate @SnOiD_JaUnA

alde egiteko atea irekita errex topatzen duen entrenatzailea.

arrasate @Ionliz

Arras ate dituen herria. Behin sartuta ATEGORRIETA(Ate gorrien herria) bilatu behar da irtetzeko! bikoitza!

arrasatez ate @martin_kitto

Futbolaren zaborra gaika biltzeko sistema.

arraunlarri @goioarana

txaluparen kulunkarekin zorabiatu den erremularia.

arraunpaladan @josunestilist

trainerak abiadura bizian joatea.

arrera @Perutzio

Irungo alkateak eta Markel Olanok gaur egingo duten ekitaldi baztertzailea.

Honi buruz