Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

alardeid @martin_kitto

Irungo eta Hondarribiko alarde tradizionaletan emakumeek jasaten duten apartheid egoera.

albaitarin @theklaneh

Animaliak sendatzeko larrialdiko zerbitzua.

albert camuts @josunestilist

arkatzak etengabe zorroztu behar izaten zituen idazlea.

albert kamuts @josu_goiko

idazle frantziarraren erdipurdiko imitatzailea.

albertxio @Txikillana

RT-ak etengabe jasotzen dituen Prunus generoko fruitua.

albiste @Kapittanttan

txori berritsuen jana. / 2. Notiziren bat ematen duen txioa.

alboka @inakiolano

Maradona argentinako futbol talde handi batekin fitxatzera deitu zutenekoa.

alboka @AitorOgiza

iz. Balantzaka dabilen musika-tresna.

albokatu @Kapittanttan

elkarri erantsitako bi adarrez egindako musika-tresnaz juizioak alaitzen dituen legegizon laguntzailea. #kontzeptugisa.

aldak(ez)ta @nekazalpunk

Nafarroan euskararen egoera apenas aldatu dela estaltzeko erabiltzen den mantra.

Honi buruz