Hitzokei » a

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

abekren pastilla @AitorOgiza

Janariei euskararen zapore gozoa ematen dien ezinbesteko osagaia #euskarapraktikoa.

abeltzantza @turutarena

Cain nekazariak gainditu zuen segurtasun indarra.

aber-hi_eguna @theklaneh

Besteek zer egin behar duten balio duen egun nazionala.

aberia ala hil @josunestilist

euskal esamolde jatorra,etxeko kalentadoria puskatu eta neguan ur hotzarekin dutxatu behar denean erabiltzen dena.

aberrazioa @smuakr

Guztia aberriarengatik.

aberri egona @goioarana

impasse egoera, nazio eraikuntzan.

aberri gaua @goioarana

Abertzale gautxorien jai nazionala.

aberri txarrak @demonocrazy

Lurralde bati lotzea nahi ez duten leku(n)berritarrak.

aberriazioa @Kapittanttan

"Aberria" edo "Patria" Idea jendearen –komuna denaren– gainetik jartzearen gaixotasuna.

abertxandalismoa @martin_kitto

igande goiz batean Euskal Herriko edozein bazterretan nagusi den ideologia estetikoa.

Honi buruz