Hitzokei

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

Honi buruz

Mikel Iturbek #hitzokei jokorako gordailua prestatzen zebilela esan eta segituan etorri zitzaidan burura bazegoela hori guztia automatizatzeko modua. Hau da, #hitzokei etiketadun Twitterreko mezuak hartu eta datu-base batean gordetzea hiztegi-sarrerak bailiran.

Sistemak ordu erdian behin #hitzokei etiketadun mezuen emaitzak jasotzen ditu eta definizio bat detektatuz gero gorde egiten du.

Definizioak detektatzeko ondorengoak hartzen dira kontuan:

Alderdi teknikoa

Garapena Pythonez dago egina. Eskaintzen dituen liburutegiekin praktikoki edozer egin daiteke. Tartean daude Django frameworka eta requests liburutegia.

Terminoen eguneraketa automatikoak egiteaz periodikoki exekutatzen den cron ataza bat arduratzen da.

Iturburu-kodea

Iturburu-kodea GitHuben dago:

Harremanetarako: @julen

Honi buruz