Hitzokei » z

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

"zero sabor" @AnaisNi

oso itxura ederra izan arren, batere gusturik ez daukaten fruten ezaugarria.

#zuhurkullu @ororostorm

Berriari diru laguntza murrizten dion lehendakari zuhurra.

zaborn @Kapittanttan

españolkeria guziik.

zabortatu @smuakr

fetua hil eta organikoen poltsara bota.

zabortua @josunestilist

Espainiako Gobernuak onartu duen zarama-legea #abortualibre.

zaflashtekoa @josunestilist

itsutzen zaituen matrailekoa.

zahardoleszentzia @boligorria

30 urte ondo beteak izan arren, edozein lekutan arreta deitu beharra sentitzen duenaren adin mentala.

zahargazkia @Exprai

Dagerrotipoa | Gure aiton-amonen garaiko edota gaia duen argazki zaharra.

zaharkasmoa @makilipurdi

Denboraren poderioz indarra galdu duen esaldi umoretsu eta ustez iraingarria.

zahartagin @glekaroz

kanpinetako bungalowetako padera, aurretik hamaikak erabilia, edozein jaki hartan itsatsi edo erretzeko ahala duena.

Honi buruz