Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

harrisku @josunestilist

arrokekin min ez hartzeko tentuz ibili beharra.

harrison fork @julen

pid == 0ren aita.

harritmetika @Kapittanttan

jatorrizko kalkuloa, harrikoxkorren bitartez ('calculus') egiten baitzen.

harrobic @Txikillana

Kanterako beharginek tirantedun elastikoan egindako ariketa musikal saioa.

harroka @boligorria

Bularra atereaz dabilen ergatiboa.

harrow @Kapittanttan

Gezi hantuts eta buruiritzia.

harroz @OrokoR

Euskolabel daukan Euskal Herrian sortutako arroza.

harry de zumaia? @ikerlauroba

ez dakit zergatik, amak beragatik galdetzen dit egunero, bazkaltzeko ordua gerturatzen denean.

harrypotter @jolaus

bERMION laguna duen txikiteroa. Tragoak botatzen hasi aurretik koadrilakoen xoxak biltzeko ardura berea izaten da.

hartaldea @aithor_

jasotzen dutenen taldea.

Honi buruz