Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

habertzalea @Kapittanttan

Zerbait egotea atsegin duena.

habiatu @smuakr

Mingainean independentzia eta ipurdia gurasoen etxean izan.

hablatu @Kapittanttan

eusquéras ichéguin. #patxiloren_istéguia.

hackin’ @Txikillana

Arantzazuko pirata informatiko frantziskotarrek sortutako aldizkaria.

hagindua @Txikillana

Hortzak erakutsiz emandako mandatu ukaezina.

hagintea @Kapittanttan

Dugun bizipozik ttikiena ere hortz-haginka erauzi nahi digutenen jokabide petrala. / Sin.: GOGERNUA.

haingura @inakiolano

Hainbeste desiatutakoa kateatzeko tresna.

haizete @erbestean

Aietetik aldaketa garaiak datozela iragartzen duen haize mota.

hal bedi @demonocrazy

Kubrickek asmatutako irrati libre arabarra.

hala bedi @iPtx

Halabako irrati libreena izan nahi lukeena.

Honi buruz