Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

hikasi @landerabr

Besteei agindu edo gomendatzea erraza izanagatik, norberak egitea zail den jarduera.

hil-hobbia @makilipurdi

Hiltzaile amateurra.

hildoa @hOOntza

Hilkutxak belatokitik hilobiraino egiten duen bidea.

hilekoa @erikgartzia

Material ez-kutsatzailez egindako ileordeka.

hilinoiz @zerorajasoa

Bizi-itxaropen altuena duen AEBko estatua.

hillary clinton taun @goioarana

Lin Ton Taun talde zeztoarraren abeslaria.

hiloba @jozulin

Neba-arrebaren baten seme zein alaba, dagoeneko bizi ez dena. #ikasleenhitzinkietanteak.

hilobby @hitzetamugalari

Ustelak joaten dira lorak eskeintzera. Ezetz asma gorpua norena den.

hilotza @xuriken

Urteko hilabeterik hotzena. Hego hemisferioan, Abuztua. Ipar hemisferioan: Otsaila.

hiltzaldia @AnaisNi

entzuleak asperraren asperraz akabatzen dituen mintzaldia.

Honi buruz