Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

hortzadar @Kapittanttan

poliziaren jipoien ondorioz kolore guzietakoa geratzen den hortzaldea.

hortzailea (euskadi irratian norbaitek esan du) @asiersar

HOR (Daliren erakusketa batean adib.) egon beharra sentitzen duena.

hortzata @joxe

txantxarraren aurkako edari freskagarria.

hortzimuga @josunestilist

haginak bukatzen diren tokia.

host take @turutarena

ostatu hartu. Adb.: Hik neri etxerako inbitaziñua luzauko HOSTAKE #Engish4Bergarar.

hostalaria @josunestilist

apopilo dibertigarria.

hostia, ez neukan gogoan hau idatzi nuenik! datzegit @Kapittanttan

uzki-sexua datsegit. #jeje.

hostorria @UgaitzZb

zuhaitzen iragana eta liburuen parte izatera nola igaro ziren azaltzen digun jakintza arloa.

hotzaila @bekaixa

hilabete hotzena (ipar hemisferioan) / HOT-SAILA: hilabete beroena (hego hemisferioan).

hotzaldia @enekogara

izoztuta utziko zaituen hitzaldia.

Honi buruz