Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

hazperen @aritzibanez

Hazparne eta Senpere artean egotea Adb: - Non zaude? - Hazperen (Aiiiiiiiii...).

hazte nagusi(a) @joxe

Bilboko jaietan 20.00etatik biharamunera arte egoten zena, orain 22.00etan irten ta 00.30etarako etxean lur jota.

haztoramendu @josunestilist

handitzen ari den asaldadura.

hdn @ikerlauroba

telebista bereizmen handian eta lasai lasai ikusteko modua.

hdn ordua @demonocrazy

Bereizmen handiko etena.

heartzaina @Txapisotegi

kardiologoa #euspikinglish.

hebdonismo @edulartzanguren

a) Barrearen plazerean oinarrituriko bizimodua. b) Politikari zurien autokonplazentzia.

hedabideak @totorika93

ostiral eta larunbatetan mozkorrek egiten duten ibilbidea, normalean taberna berdinetatik.

hegaizkina @Txikillana

Diseinu, elektronika eta fabrikazio akats ugari dituen injeinu aeronautikoa.

hegel egin @FiloBlogia

Filosofo euskaldunaren ekaia.

Honi buruz