Hitzokei » h

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

hilusioa @idatziz

Mundutik ihes egiteko gogoa. #monday.

himnno @Kapittanttan

Himenaren aurka daudenen ereserkia.

himnotizatua @smuakr

txunta-txunta-ta-txunta-zzzzzz-zzz-zzzz-zzz.

hindudan @idatziz

Dan izeneko hinduismoaren jarraitzailea, meditazioaren bidez elefante ez ezik, euskal aditz-forma ere bihur daitekeena.

hindurain @anderiza

Kalkutako txirrindularirik azkarrena.

hip-ster @jozulin

Modernilloen zotina.

hip-uin @jozulin

Bat-batean sortzen den kontakizun laburra, diafragmaren uzkurdurak eragindakoa.

hiperbola @bedaio3000

Kriston gezurra.

hipermeablea @bedaio3000

Hamaika bider pixa gañean egin eta bustitzen ez den arropa.

hiperteka @jozulin

Ordaintzeko epea urte asko eta asko eta askotan zehar luzatzen den mailegu mota.

Honi buruz