Hitzokei » k

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

kantunamendua @oihantxabarri

Hautetsiak Paueko Kontseilu Orokorrera pastoralak abesten bidaltzen dituen elkargo administratiboa.

kantzatu @josunestilist

abesten ari zaren bitartean gorputza doinuaren erritmoan mugitzea. Eta alderantziz.

kapila ziztrina @Txikillana

Michelangelo Buonarrottik dekoratutako gelaxka ttattarra.

kapitala @iPtx

Diruzale, enpresari, enprendedore, trepa eta politikari profesionalen hiriburua.

kaputalismo @Kapittanttan

amaitzear dagoen sistema ekonomiko putoa.

kaputtxino @Kapittanttan

Arzobispo Azcuna.

kaputxa bank @turutarena

el mundoren hurrengo titularra euskal kuntxen fusio-hotzaren inguruan.

kar-kar-kar @smuakr

Bilbora sartzeko auto-ilara umoretsua.

karakardo @OrokoR

Albako dukesaren zerbeza marka berria.

karakate kid @Txikillana

Sinopsia: Plaentxiako mutilak Irureko neska konkistatzen du pareko mendian arte martzial erakustaldiak eginaz.

Honi buruz