Hitzokei » k

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

konfusio @jozulin

Pentsalari txinatarra, esan nahi zuena sekula santan asmatzen ez zuena.

konplikatua @bedaio3000

Katu gaizkidea.

konplost @Txikillana

Hondakin organikoen auzia aurkari politikoaren kontra erabiltzeko hitzarmen maltzurra.

konpostela @arrabita

gizon bakar batekin konposta egiten 1000 urte daramatzan galiziar hiria.

konsola adorea @ikerlauroba

playstation eta nintendoaren jokoetan jartzen den kemena.

konstintuizioa @Kapittanttan

Suma edo intuizioaren bidezko gizon-emakumeon arteko bizitze-martxa antolagabea.

kontalarria @josunestilist

hitz egiteko behar kontrolaezina.

kontzeptua @MikelPerez22

terminoz osatutako musika emanaldia.

kontzertu ekonomikoa @goioarana

erkideko administrazioak gobernu zentralari eskaintzen dion musika ikuskizun merkea.

kontzientzia @mikelsgartzia

konturatzearen zientzia.

Honi buruz