Hitzokei » k

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

krisisaak-47 @Txikillana

Gatazkak subfusilarekin konpontzen dituen kantari melankolikoa.

kristaudura @GarunaBorBor

Estatu ez-konfesional edo laiko batean ospakizun kristauak ospatzeko behar izate saihestezina.

kritikixa @boligorria

Besteetaz gaizki-esaka aritzen den musika tresna.

kritrinkoa @Kapittanttan

iruzkinak egiterakoan "datsegit"/"dizerdit" (eta antzekoak) besterik erabiltzen ez dituena. #ATEA.

kroketa @jmendicute

txosnetako kalimotxoa edan ondorengo korroskada abertzale ilegalak.

krokodildo @jozulin

Afrika eta Amerikako zenbait ibaitan bizi den narrastia, zakil formaduna, jolas sexualetarako erabiltzen dena.

ku-lux-kan @MikelPagadi

beti lo dagoen talde maindiredun arrazista.

kuadrillateroa @glekaroz

adiskide-taldeek elkarren arteko ezadostasun sakonak eztabaidatzeko gunea.

kuarentona demokratikoa @bedaio3000

Batasunako mutil-zaharrekin ligatu nahi duen atsoa.

kubazuloak @MikelPerez22

Kubako leizezuloak.

Honi buruz