Hitzokei » k

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

kagarbragak @zerorajasoa

Ipurtohial errebersibleak.

kaiserrenda @luistxo

Alemaniako enperadoreen audientziak antolatzeko erabiltzen zen gai-ordena.

kajea @garaigoikoa

astelehenetan lehen orduan hartzen den likido beltz likitsu nagiak ateratzeko.

kaka zaharra @josuatri

R.Madrideko jokalari brasildarraren ezizena jubilazioa hartu ta gero...

kaka zaharra! @goioarana

Ricardo Izecson Dos Santos Real Madrileko jokalari brasildarrak erretiroa hartzerakoan botako duen oihua.

kakadria @anbengoa

kaka Adria erara, desegituratuta, beherakoa.

kakafea @Kapittanttan

kafeteria-tabernetan gero eta ohikoagoa den kafe-itxurako edaria.

kakaho @OrokoR

Praktika sexual arraroa, kolakao edo kakarekin egin daitekena.

kakalahari @Txikillana

Afrika Hegoalde basamortua, zeharkatzen duten bidaiariengan libratzeko gogo biziak eragiten duena.

kakalarrika @Jozulin

Beherakoak jota daudenen lasterketa, euskararen alde baina komun baten bila #korrika17.

Honi buruz