Hitzokei » e

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

egitardaua @luistxo

txikiteo planifikatua.

ego haizea @FisioLanTaldea

pertsona batzuen portaera larriki aldatzera hel daitekeen meteoroa, berekoikeri eta automiresmen erakustaldiekin #fb.

ego haizea @josunestilist

nortasun handiko aire korrontea #bufada.

egoera @SnOiD_JaUnA

norberaren interesak gainontzeko guztiaren gainetik kokatzen direneko aroa.

egografia @MikelPerez22

egoa zenbateraino puztuta duzun jakiteko egiten den ultrasoinuen bidezko diagnosi-teknikari esker lortzen den irudia.

egohaize @MikelPagadi

haize berekoia.

egohaizea @Orreaga

Nork bere buruarengan soilik pentsatzeko joera.

egon al dia @arrabita

egonaldi eguneratua #kontzeptugisa.

egoskitze @Orreaga

Haurraren eskarira egokitzen den edoskitzea.

eguariku @turutarena

bariguaztena.

Honi buruz