Hitzokei » e

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

erret treta @josu_goiko

Abdikazioa, agian.

erret-konpainia @glekaroz

Herrialde monarkikoetan, agintaria hornitzen duen tabako-enpresa.

erretea edo rta @turutarena

barneak kiskaltzen dizkizulako retweeteatua.

erretegi @smuakr

RT bakoitzeko txuleta bat gehiago botako dut parrilan.

erretitia @macmikel

bertsioak egiteko botoia kateatuta geratu eta minutuan 11 RT egiten dituzten erabiltzaileen gaisotasuna.

erretorika @Kapittanttan

zigaretta bakar bat lagunen artean erretzen aritzea.

erretoryka @boligorria

Ingalaterrako kontserbadoreen hitz egiteko modua.

erretxiokatu @Kapittanttan

gaizto-aurpegiz eraztundun-eskuz katua ferekatzen dugun bitartean, fumazaleok bertuiteatzen aritu.

erreusma @luistxo

Erre usaina darion estatu monarkikoa.

errez(h)il @martin_kitto

Gipuzkoako suizidek beren buruaz beste egiteko aukeratzen duten herria, hiltzeko zailtasun handirik ez dagoelako.

Honi buruz