Hitzokei » e

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

ezker arbeltzalea @Ionliz

Hezkuntza ereduaren inguruko gaiak soilik lantzen dituen alderdia politikoa.

ezker banatua (eb) @goioarana

aldean behin zatitu egiten den EAEko alderdi politikoa.

ezker pa(k)tua @bedaio3000

Paktuen bidez, bere patua "a dedo" aukeratzen saiatzen den alderdi politikoa. #EBgate.

ezker saldua @oihantxabarri

Bere hautagaiari botoa emateagatik arabar eskuinaren eskutik Bataneko txalet sorta jaso duen alderdi politikoa.

ezkerdiar @landerabr

Euskaldun sasi-ezkertiarra.

ezkilara @glekaroz

Elizako kanpandorrera igotzeko zurubia.

ezkirol @OrokoR

Kirolik inoiz egiten ez duenak, ezta grebarik ere.

ezkola @Kapittanttan

ura edatearen aldeko eskola filosofikoa.

ezkondinobia @xuriken

Bikotekidea topatzeko helmuga turistiko ezaguna, Europa iparraldean.

ezkontxa @ikerlauroba

Ondarretan senar-emazte bihurtzea.

Honi buruz