Hitzokei » e

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

eusgalduna @Kapittanttan

"De pequeño hablaba eusquera".

eusguaydun @dabid0ff

Erderaz egiten duen pertsona 1 baina Euskerazko formula 1zuekin bere esaldiak puntuatuz (adib.: "hori da", "benetan").

euskadi litelapur saria @martin_kitto

Euskadin liburuak lapurtzeko trebetasun handiena duenari ematen zaion saria.

euskadigaz tea @turutarena

bazkalosterako irrati formula bizkaitarra.

euskadiko asperra @joxe

Euskal gaiekin aspertutakoen hauteskunde plataforma.

euskadiko eskerrak @oihantxabarri

Jauregik PSE-EE sortzerakoan Onaindiari emandakoak.

euskailu @Euskaltzalea

Euskaldunak egiteko gailua. Edonor euskaldun bihurtzen du.

euskakalari @markosgive

Kakalarrikaren aurtengo leloa.

euskakalarri @athilha

#korrika zure herrira iristear dagoenean, sortzen dizun urduritasunaren ondorioa.

euskal astea @demonocrazy

Astelehen, astearte eta asteazken egunetan soilik lan egiten den astea.

Honi buruz