Hitzokei » t

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

telele @turutarena

sarriegi eguneratzen den TLak eragiten duen ondoeza.

telesinpatia @josunestilist

pertsonalki ezagutu ez baina twitter bidez ondo erortzen zaizun jendearekiko sentimendua.

telmometroa @izubizial

Zumaiako Santelmo festetako giroa neurtzeko gailua. by Maialen Lujanbio. #santelmoak2013 #bertsosaioa.

tematu @goioarana

galiziarrak obsesionatzen direnean norbait hil egin behar dutela.

temazo @egoienetxea

mailu-kolpeak baino gogaikarriago aritzen den berbalapiko egoskorra #kontzeptugisa.

tenorea @smuakr

kanta egiteko momentua.

tentakulo @manexlete

sentimentu independentista edo/eta abertzalea duen jendea bereizketarik gabe zirikatu asmoz ipurdia akuilatzeko akzioa.

tentelpie @josunestilist

Tuntun xamarrak diren pertsonek hartzen duten modakutxoa.

teoria @txuriya

Praktikan Te berdearen zapore berekoa.

terrierista @Kapittanttan

zakurrarekin kaleetan zehar jendea izutzen doana.

Honi buruz