Hitzokei » t

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

trabestía @Txikillana

Emakumez jantzitako gizonek eginiko mendi zeharkaldi basatia.

trabezti @Kapittanttan

erlez mozorrotutako liztorra.

tragalgar sque @AitorOgiza

Londresen, bizkaitarren txoko kutuna.

tragiko seinale @MikelPerez22

Zoritxarreko gertaerak eragiten dituen bide seinalea.

traketskopteroa @Ionliz

Esperantzarekin baina ez balantzarekin hegan egiten duen helikopteroa. Tartean izan ohi da Marianito bat.

trampax @Txikillana

Hileroko odol jarioa xurgatzeko erabiltzen den kotoizko tanpoi trukatu itsaskorra.

trango @boligorria

mendizale argentinarren dantza.

tranpaldo @Orreaga

AEBetan hitzaldi presidentzialak emateko eszenatokia.

transfobia @goioarana

gorroto eta beldur zentzugabea garraiolariei; batez ere, garraiolariak transexualak direnean.

transistor @Kapittanttan

Antzinako euskotranbia, non jendeak txistorra-otarteakoak jaten baitzituen.

Honi buruz