Hitzokei » p

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

pastoral elektrikoa @Txikillana

Herri-antzerki suertea, hari elektrifikatuz inguratutako triatean egiten dena ikusleen basakeriaz babesteko.

patatero @hOOntza

Arabar txoroa.

patetiko @MikelPerez22

Kalitate eskaseko patea.

patetikoa @smuakr

oso foie txarra.

patinkorra @itziartarra

labainkorra, irristakorra, alegia...

patrik deuna @matxuke

Eskuak patriketan sartuta daramatzagun lehen fresko eguna #PatrikDeuna.

patrikarkadoa @Kapittanttan

Dirua Aita-Jainkotzat hartuz garatutako "mundu-ikuspegi" maskulinoa.

patrikota @Kapittanttan

diru-zorro edo poltsiko bete-betea izatearren "Patria" edo "Aberri" Idea trikotatzen duena etengabe.

patrosinadore @zerorajasoa

Ordaintzen duena, baina gogo eskasez.

patroya @josunestilist

iruzurraren erregea.

Honi buruz