Hitzokei » p

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

poliki-roldegia @ikerlauroba

kirola lasai eta patsadaz egiteko gunea.

polikiroldegia @smuakr

Kirolean poliki aritzeko gunea.

polikitaria @larretxea

Gauzak (gehiegizko) patxadaz eta diskresioz egiten dituen kargu publikoa.

polikitarrak @martin_kitto

Slow mugimenduko kideak, larunbat goizetan supermerkatuak okupatu eta ekintza geldoak egiten dituztenak.

polipatetikoa @bedaio3000

Pena ematen duen agente uniformatua.

polit logoa @goioarana

politika zientzietan adituek erabiltzen duten esaera adierazteko logotipo bat ederra dela.

polithika @Kapittanttan

Hitanoaren edertasunaren aldeko korrontea.

politik0 @smuakr

Polita izatetik zero daukana.

politologo @FruJauna

Diseinuan eder asmatutako irudia.

politonoa @bedaio3000

Kotxe patrullaren sirena. Mugikorrentzako audio artxiboa.

Honi buruz