Hitzokei » p

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

pirrist eta porrost @joxe

Calatrava eta Hadiden UTEa, euskal azpiegitura publikoen lehiaketetara aurkezteko.

pisa agurea @ikerlauroba

Italiako dorre okerreko komunean bizi den atsoa.

pisha txostena @jozulin

Andaluziako ikasleek hiru urtez behin egin beharreko azterketa, auskalo zer neurtzeko.

pishar @GarunaBorBor

Animazioko film konpainia andaluziarra.

pistatxo @landerabr

Fruitu gutxi ematen duen azalpen lehorra.

pitilinpausa @NeuOstabe

sexuetena, behin behinekoa eta unilaterala.

pitogoras @ikerlauroba

Beti sexu gogoz dagoen matematikaria.

pitza @julen

ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ ππππ.

pitzadura @txuriya

espainian egiten duten pizza gogorra.

pixa @erikgartzia

Ekuazio baten ezezaguna 3,1416 denean.

Honi buruz