Artisau kinki harroputzek egindako txirikorda-eskulanak.
Makarrek eta horterek dantzatzen dute txorrada hori.
sorgin-ehiztari bakartia.
egurra jaso ondorengo eguneko minak #kontzeptugisa.
Bastoiaz joa izan ondoren gelditzen den gorputz txarra.
“Aguirre, la colera de Dios” filmean makilatzaile eta protagonistaren arteko jokoa, hagatxo iltzedunak erabilita.
Dantzan edo borrokan hartutako makileen golpeak (eta bide batez zimurrak...) disimulatzen saiatzen direnen lanbidea.
Norbaiti makilkadaz aurpegia ubel utzi.
Espainiako poliziak euskal gazteen aurpegien apaintzea.
Juerga baten ondorenean, ajea disimulatzeko, aurpegian ematen den pintura kapa.