Hitzokei » m

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

marrazkilo @josu_goiko

astiro-astiro egindako marrazkia.

marrazoia @xlizardi

beti arrazoi duen itsasoko animalia amorratua.

marreuskalduna @josunestilist

igurtzi edo frikzioarengatik euskalduna bihurtu den pertsona.

marrubi @ikerlauroba

muuuuu muuuuu.

marruskalduna @josunestilist

igurtzi edo frikzioarengatik euskalduna bihurtu den pertsona.

martematika @ionansa

bankiako kontableek orain arte egin dutena.

marthitzena @kalaportu

1. Hitza-rik martzianoena. 2. Hitzik edo hitzokeirik martzianoena.

martini garitano @demonocrazy

Goizeko potea "nahasita baina ez irabiatuta" hartzen duen aldun nagusia.

martiritzena @luistxo

Mendebaldeko jihadisten eguna. Euskal mendebaldeko.

martxismo-leheninismoa @Kapittanttan

Lasterketetan aurrena iritsi nahi duenaren ideologia.

Honi buruz