Hitzokei » m

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

manikeista @Kapittanttan

Erretzearen aldeko fumazaleen manifestazioa.

manola @Kapittanttan

Matxitoak eskuz egiten diren lantegia.

manolo @landerabr

Eskua txingurrituta geratu zaion gizon usaintsua.

manterola @Kapittanttan

Kale-saltzaile jakin batzuk ekoizten dituen lantegia.

mantxo man @Txikillana

Testosterona dariola baina, hala ere, patxadan ibiltzen den gizona.

manu legginetxe @Txikillana

Mundutik zehar praka estuekin ibiltzeko afizioa zuen kazetari arratzuarra.

manu military @SnOiD_JaUnA

inglaterratik datorren agindu betearazlea, #tzanpionza bera ere lagatzera behar zaitzakeena. #kontzeptugisa.

manuelo @OrokoR

Beti izerditan blai dabilen gizonezkoa.

mapatxe @Kapittanttan

Mameriketako mindioa.

mapsikosis @luistxo

Umezaintzaren logistikaren inguruan guraso-berriek sentitzen duten psikosia.

Honi buruz