Hitzokei » b

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

biziosoa @Txikillana

Jaiotza egunetik heriotzerarte plazer hutsalei emana bizi den pajaroa.

biziosua @josunestilist

jaiotzen denetik hiltzen denerarte ohitura gaitzesgarriak dituen pertsona.

biziraun @xuriken

Bi buru dituen suge itxurako narrazti mitologikoa.

bizitza @EnautEtxebarri

bi gurpileko pedaldun ibilgailu ugariko lekua.

bizkaia @OrokoR

Kasik begi-oker.

bizkaiera @Kapittanttan

nork bere eguneroko bizigauzak apuntatzen dituen koaderno edo egutegia.

bizkargezurra @josunestilist

jukutria txikiagoak eusten dituen iruzur handia.

bizkarrohi @AitorOgiza

iz. Lehen zure lepo bizi zen hura.

bizkilaguna @josunestilist

ahizpa/arreba edo anaia/neba bezala maite duzun auzokoa.

bizkitartean @protoeuskaldun

bi-batean-jaioek pardelik pardel uzten dizuten atseden denboran. Adib.: "Bizkitartean tesia idazten saiatuko naiz.".

Honi buruz