Hitzokei » b

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

bisagra @SnOiD_JaUnA

monoteismotik haratago joandako sinismen mota (ikus. bietismo).

bisamona @turutarena

110 urte dirauen aje guztien ama.

bisbaporru @inakiolano

Katarroaren aurkako ukendu bejetala, amerikarrek (oraindik) patentatu bakoa.

bisiesta @luistxo

Urtea luzeago dela aprobetxatuz, lokuluxka extra bat.

bisiestoa @bedaio3000

Egunean siesta bi bider egiteko ahalmena duten gizontxoak.

bisiestoa @agara

Bi siesta soilik egin daitezken urteak.

biskaiera @Kapittanttan

den-dena gutxienez birritan esaten den euskalkia.

biskotea @josunestilist

tostada parea.

bisturialdea @Txikillana

Gehienbat material kirurgikoa ekoizten duen eskualdea.

bit-artekari @unaibrea

Pilota partiduetako apustuak sistema informatiko baten bidez kudeatzen dituen mediadorea.

Honi buruz