Hitzokei » b

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

bide ertzeain @Txikillana

Interbentzio talde bereziak utzi (Zipaioak Teilatuetan) eta trafiko arlora pasatutako polizia kantariak.

bide gorrian (egon) @protoeuskaldun

babes gabe eta soil bizikleta-has joatea.

bide hertzian @azpitituluak

FM uhinetarako moduko musika liserigarria egiten duen pop taldea.

bideatxurra @imnl

Mozkortutakoan etxera iristeko egiten den bide bihurgunetsua.

bidegabekaria @kalaportu

uda iritsi denez, praktiken izenean, bi euroren truke marroi guztiak irensten dituen ikasle eta langile gaztea.

bidegafekeria @josunestilist

zorte txarrak eragindako injustizia.

bidegikeria @demonocrazy

Lapurrak boterera eramateko herri autopista.

bideia @enekogara

bide horretatik joateko ideia bikoitza.

bielsa @Kapittanttan

Elsa Scheelen eta Elsa Scheegero. #litterattura.

bigzarra @josunestilist

kokots inguruko ile luzea. Adibidez, ZZ TOPeko kideek bigzarrak dituzte.

Honi buruz