Hitzokei » z

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

ziprostioa @AnnieSdelMono

Zipren ostioirik handiena heldu aurretik muntatu dena #HemenHobetoGaude.

ziri @josu_goiko

Androiderako laguntzaile pertsonala. Ez du bat parean jotzen baina Siri baino jatorragoa da.

ziri @bootxo

mugikorrerako laguntza aplikazioa, oso txantxazalea.

zirikatu @pello_errota

upeleko txotxetik bizi den animalia.

zirrien lagunak @FisioLanTaldea

clowna eta pornoa modu berritzailean uztartzen dituen nagusientzako espektakulua #fb.

zirrikatu @josunestilist

laztanak eginez norbait probokatzea.

zirrikuitua @Txikillana

Lehia-eremu estua, lehiakideek batak bestearen gorputzak igurztera behartzen dituena.

zirrindularitza @Ionliz

Bizikleta gainean zirriak egiten jardutearen kirola.

zistitisa @goioarana

CIS erakunde espainiarrak ateratzen dituen inkestek ematen duten gaixotasuna.

zistitixa @bedaio3000

Trikitilaria eszenatokira igo aurretik pixa ez egiteagatik harrapatutako gaitza.

Honi buruz