Hitzokei » s

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

sustatu @boligorria

Webgune bat ikusita beldurtu.

sustatu @xuriken

Webguneetako trolei (ikus "Trola") sotilki jakinarazi bere jokabide ezegokia.

sustatururu @goioarana

irakurleei trufa egiten dien blog euskalduna.

sustrai molina @Atargote

Bertsolaria, Coplatan aritua.

sutabe @smuakr

erretzaileen boletin klandestinoa.

sutagarri @Txikillana

Heavy metala eta ska nahasten dituen musika talde arrakastatsua.

sutsuki @bedaio3000

Kartsu aritzen den japoniar marrazki bizidunetako pertsonaia.

sutzuki @MikelPerez22

Automobilak etengabe eta kemen handiz egiten dituen Japoniako enpresa.

suziriña @hOOntza

oilo-kakaz beteriko etxafuegoa.

suztatom @turutarena

su hartzeraino energia atomikoari buruzko berriak argitaratzen dituen atari digitala.

Honi buruz