Hitzokei » s

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

sing-apur @ikerlauroba

Abesteko zaletasuna ez duen herrialdea.

singapur @xuriken

Gutxi abesten dutenen herria.

single @turutarena

Album batetako abesti ahularenaren aurrerapena #gaurkohitza.

sinn féinminak @GarunaBorBor

Jai irlandarra. Uztailaren 7tik 14ra, Belfasteko gazteak, RUCekoen aurretik lasterka jeisten ziren Falls Roadetik.

sinplea @xuriken

Surfarien hizkeran, Itsas-behera. Gaztelaniatik hartutako mailegua.

sintaxia @ParidasCrew

Taxia eskatu eta hura gabe geratzen den pertsona.

sintaxis @Euskaltzalea

taxirik gabe.

sir gatia @idatziz

Arrazoiaren zalduna.

siria sartu @hatxen

Sirian gertatzen denaren inguruko informazio manipulatua zabaltzen denean #kontzeptugisa.

ska patu @arrabita

Sarri ta Pittiren ihesaldiaren ondorioz sortutako musika-generoa, Kortaturen "Sarri Sarri" kantuarekin ezagun egin zena.

Honi buruz