Hitzokei » o

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

ottoi @Kapittanttan

alemanek, euskaraz mintzatzen direnean, "faborez", "mesedez", edo "arren" esateko erabiltzen dutena.

ouifi @MikelPagadi

beste munduarekin komunikatzeko kablerik gabeko konexioa.

oximoron @boligorria

Droga herdoildua kopuru handitan erretzeak sortzen duen egoera.

oximoron @theklaneh

Facebookek "Silveiraren fanak" taldeko kide izatea proposatzen dizunean.

oximoron @Kapittanttan

politikoki ez-zuzena. Erabil bedi: OXIARABIAR.

oximorroi @goioarana

kontraesanean jausten den mutila. "labur-labur idatzi dut = 6 orri.

oxitozina @theklaneh

grekeratik (oxi "ez" eta tozina "hirugiharra"). Ikus, "beganismo".

ozoologikoa @ikerlauroba

animaliak ikusten joatea gauza zentzudun bat bezala ikustea.

oztopatia @Txikillana

Gorputzaren funtzioetan trabak kentzeko teknika terapeutikoa.

oṃ egin @Kapittanttan

Baraualdia hastera doazela, Indiako aszeta meditanteek elkarri opa diotena.

Honi buruz