Hitzokei » o

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

ostianasia @ItsasiEuskalteg

gure ikasle talde baten arabera hainbati eta hainbati aplikatu beharko lieketen tratamendua.

ostiarala @mendiolatik

asteazken bat bezain zamatua datorren ostirala.

ostiazkena @turutarena

asterala.

ostiralarala @bootxo

parranda egiteko asteguna.

ostiraling @martin_kitto

Gorputza lantokian dagoen bitartean burua asteburuan egotea eragiten duen arrisku handiko kirola.

ota @erikgartzia

Aparkaldi mugatua arautzeko hitzarmen militarra.

otalore @turutarena

fotosintesia trafiko ordenantzaren arabera egiten duen landarea.

otero @ishikawa_

isunak jartzea, xede bakarra duten ero uniformatuak. Jatorri galaiko-portugaldarrekoak.

otsaila @enekogara

otsoen hilabetea edo hotzaren hilea.

otso, lo (eg)in @martin_kitto

Txanogorritxoren amak otsoari ematen dion agindua, otsoa txanogorritxorekin oheratzen den bakoitzean.

Honi buruz