Hitzokei » l

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

labozomorro @luistxo

Bizitza laborategian ematen duen zientzialari obsesionatua.

lady gara @martin_kitto

Egunkari abertzalea irakurtzen duen andereiño posmodernoa.

laeta @Kapittanttan

Euskal Herriko leku birtual entzutetsu eta bitxia: bertan erroldatuta daudenak baino askoz jende gehiago bizi bide baita.

laga-jet @turutarena

abandonatze masibo batek sortutako alderantzizko loaren desoreka Bergaran.

lagata @zerorajasoa

Kateme abandonatua.

laggins @Txikillana

Lycrazko galtza estuz jantzitako ikerlariek hartutako mostra biologiko edo kimikoak.

lagun @arrabita

Euskal Herriko txakur askoren izena. Paradojikoa, ala?

lagun bati @desplazatua

ze moduz zaude? Berak: "#supertxarto segitzen dot". Sentitzen dot beragatik, baina.

laguna @OrokoR

Ur-bildu iraunkorra.

lagunharria @bootxo

Lagundu beharrean pisu gehiago jartzen dizun pertsona edo gauza.

Honi buruz