Hitzokei » l

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

limatu @xuriken

Kubatari lima zuku pixka bat bota.

linternet @Txikillana

Komuneko eta sukaldeko kañozulo, kakaleku, harraska etabarren egoera monitorizatzeko aplikazio domotikoa.

linternet @josunestilist

gauzak argitze bidera bilaketa egiten duzun sarea.

linuxenteen eguna @josunestilist

software librean sinisten duten pertsona tolesgabeen ospakizun eguna.

listorra @Kapittanttan

bere burua azkartzat joaz benetan ergel hutsa den liztor-joerako politikaria.

listorra @josunestilist

mihiarekin ziztadak ematen dituen emakume harroxko eta orojakilea.

listua @ikerlauroba

ttu azkarra.

lisuna @Krr4m4rr0

Derrigorrez "haragiaz" ordaindu beharreko isuna.

literaltura @smuakr

Gaineko kamainan etzanda irakurtzen den elerti jasoa.

literarerioa @Txikillana

Konpetentziako idazlea.

Honi buruz