Hitzokei » i

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

itxaron bordan @SnOiD_JaUnA

pazientzia handiko euskal idazle mendizalea.

itxaropena @idatziz

Esperantzaren kode irekia, edonork ikus eta alda dezakeena.

itxaropena @idatziz

Etorkizuna ilusioz idazteko boligrafo berezia.

itxaropena @enekogara

penatuta itxaroten pasatzen duzun denbora.

itzakia @bitabibost

mugikorra "konturatu gabe" isilduta izan duzula esatea bakean utz zaitzaten.

itzaldia @glekaroz

argitasun gutxiko ahozko jarduna.

itzaltzeko bardoak @Txikillana

Zaraitzu ibarreko suhiltzaile-koblakari brigada.

itzulapiko @MikelPerez22

babarrunak egosteko auzokideari duela sei hilabete utzitako bi heldulekudun ontzia itzultzeko ematen den ultimatuma.

itzulpena @EnautEtxebarri

Bueltatzeak dakarren atsekabea.

itzulpena twiterren @mibarluz

bertxioa.

Honi buruz