Hitzokei » i

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

isuna @AErkoreka

kriston putada egiten dizuna.

itdependstistak @lanbroute

baldintzen arabera independentziaren aldeko edo aurkako hautua egin dezaketen eskoziarrak.

itsaso-artzai @turutarena

surfista, itsasoko ardiak zaintzen dituena.

itsasoooooo @martin_kitto

itsaso bortitza baretzeko ematen den agindua.

itsasuntxi @Kapittanttan

erbiaren familiko karraskari erraldoi mitologikoa, euskal itsasgizonek maiz ikuskatu uste zutena.

itunez @luistxo

opor merkeetarako aukera bat fanboy jendearentzat.

itunez @ikerlauroba

akordio eza.

iturgaitz @turutarena

(gazt.) falta de riego.

itxarokabea @enekogara

itxaropena pizten duen geroko atsekabea edo.

itxarol @Kapittanttan

lehenbiziko jaunartzean ohikoa zen eginkizuna: zapata ñirñiratsuak jantzita aurreneko hostiaren zain iladan egon.

Honi buruz