Hitzokei » g

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

gilda @derzu_uzala

zendu berri den pintxo donostiarra.

gilda jainkoa @SnOiD_JaUnA

Alfonso Alonsoren kanta kuttuna. .

gillermotel @MikelPagadi

sagarrei telefono mugikorrak jaurtitzen dien morroskoa.

gillettiña @Kapittanttan

kontuz ibiltzen ez bahaiz lepoa ebakitzen dian deabruaren trastea.

giltz-urrunak @ikerlauroba

adin batetik aurrera, atea irekitzeko behar dituzunak lurrera erori, eta beraiengana makurtzeko dagoen distantzia.

giltz-urrunak @ikerlauroba

etxera iritsi, eta zerraila irekitzeko behar duzuna, lanean utzi duzula konturatzean burura etortzen zaizuna.

gin-kronika @erikgartzia

Parrandaren biharamunean gaueko pasadizoak kontatzea.

ginasia @Kapittanttan

jeneralean tonikarekin hartzen den edaria ia edangabe utziz beste tabernaren batera beste bat eskatzera korrika joatea.

ginea-gissau @mugerre

esploradore europearrak gordinik barik sukaldatuta jaten zituzteneko lurralde afrikarra.

ginzeng @bootxo

potoloa eta urduria den pertsona.

Honi buruz