Hitzokei » g

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

geruartez @Ionliz

Lagunak artez agurtzeko era.

gezurdura @Kapittanttan

España Vertebrada.

gezurtero @smuakr

urtebetetze egunero, adina faltsutzen duena.

ghostirala @kalaportu

zinemaren iluntasunean edota etxeko sofan manta batean bilduta beldurrezko filmak ikusteko asteko egun aproposa.

gi-zendu @sustatu

kiloak hartu hil arte!! (irakurle batek e-postaz bidalia).

gidoigintza @julen

hitz elkartuei marratxoa jartzeko eta kentzeko ofizioa.

gifaki @idatziz

256 koloreko mundu batean bizi den hominido animatua.

gigandea @josunestilist

igande handia, mundiala, ahalmen handikoa.

gigandea @Kapittanttan

Domeka erraldoia.

gigandea @Euskaltzalea

Irlandako dantza tipikoa Euskal Herrian domekan dantzatzen den.

Honi buruz