Hitzokei » n

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

nafharroa @aritzibanez

Nafar izateaz harro dagoena edo Nafar harroa nondik begiratzen zaion.

naggertzale @Nertxi

Estatuei gogaikarri egiten zaizkien abertzaleak.

nagi @Kapittanttan

Horrela idazten du alferrak NAGI NAGI, "alfer egiten nau", alegia. ?

nagia dance @protoeuskaldun

alferrena ere dantzan jartzen duen musika taldea.

nagixa oshima @Txikillana

Bere alperguriangaittik famosúa dan Japoneko zinema zuzendarixa.

nagore @smuakr

"odol eta tripa" zinema atsegin duen laguna.

nahaspille @edulartzanguren

AEBetako hegoaldeko hainbat musika mota erabiliz, lortzen den estilo eklektikoa.

nahazi @Txikillana

Aberria eta sozialismoa uztartzeko forma asmatu ezinda dabilen militantea.

nahaztu @FiloBlogia

Oroimena galtzearen ondorioz gauzak aldrebestu.

nahiko txar @bedaio3000

Altzürükü abeslaria euskualduna.

Honi buruz