Hitzokei » j

5574 termino daude guztira, 409 egileren artean emanak.

jeudi maixua @Kapittanttan

argi-ezpata eta Indarra soilik ostegunetan erabiltzen dituena.

jimenez @Kapittanttan

Birjina ez dena.

jin jan jun @protoeuskaldun

janari lasterreko txinatar jatetxea.

jipoia mendia @oihantxabarri

Eusko Jaurlaritzako bozeramalearen esanetan, Ertzaintzaren erantzuna "egokia eta proportzionatua" izan da.

jira birra @josunestilist

garagardo batzuren ondoren etxerako bidean hartzen den ibilera ez-lineala.

jit paret @Kapittanttan

40 Printzipalak entzunez buruarekin paretaren kontra joka aritzeko sortzen den joera.

jm burundiaran @FisioLanTaldea

azti eta antropologo afrikarra. Ertafrikako etnografian nabarmendu zen, adb. Anuario de Afro-Folklore #fb.

jo ta ke irabiatu arte @martin_kitto

Irabiagailu borrokalarien aldeko oihua.

jo ta ken @zerorajasoa

Gora bortxazko lapurreta.

joakinaren gainean egon @anderiza

Azpian zein emakume duzun argi izan.

Honi buruz