Hitzokei » t

Hitzokei: hitz hauek omen · Hitza falta? Gehitu berria · Zalantzak? Honi buruz

_tona @goioarana

1.000 kilo. Handitasuna adierazteko atzizkia. Adibidez: etxe hori kristona da.

taberno @OrokoR

Jebi ta Metal zaleentzako taberna.

tailandia @bedaio3000

Hego-ekialdeko Asiako XXXL estatua.

talardoa @bedaio3000

Eztarrian zauri larriak eragin ditzakeen alkoholdun edaria.

taloween @bedaio3000

Urriaren 31 gauean egiten den talo jate jaia.

tangatorio @smuakr

Eros eta Tanatos elkartzen diren lekua.

tangeria @jonaranburu

Tangoa besterik entzuten ez duenaren gaitza.

tartamudo @barnetx

Hitz-totelka hitz egiten duen Realeko aurrelaria.

tasio @xuriken

Orgasmora ailegatu ez denak iritsi den bere bikotekideari galdetzen diona.

taxidermista @bedaio3000

Auto barruan larrua uzten duenaren lanbidea. (Berrian Xakilixut-ek).

1643 termino daude guztira, 124 egileren artean emanak.