Hitzokei » p

Hitzokei: hitz hauek omen · Hitza falta? Gehitu berria · Zalantzak? Honi buruz

prerenegun @luistxo

Herenegun baino egun bat lehenago.

presaka @bedaio3000

Zalapartan, bixi-bixi, azkarregi zurrut egiteagatik biharamunean izan ohi den ondoeza.

proiekthila @exprai

Asmo antzua.

proletargo @Unai_Maleski

langileria esnatzeko ezintasuna.

promotxioa @bedaio3000

Twitter bidez bere burua sustatu edo goratzea.

prostituzioa @theklaneh

Konstituzioaren alde onak.

proxeneta @turutarena

herrialde batera mugatutako internet edukiak proxy bitartez prostituitzen dituen erabiltzailea.

psekologikoa @ktku

Buruan gertatzen dena ulertzerakoan erabiltzen den terminoa.

psicolabis @Kapittanttan

Psikoanalisi-saio ttikia #kontzeptugisa.

pubertaro @boligorria

V. mendetik XV.era bitarteko aro historikoa. Aro honetan jendeak pub-etan biltzeko ohitura zeukan.

1814 termino daude guztira, 145 egileren artean emanak.